XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zer eta zer. Buluz gorri (Ondarra)

Dugun beraz burura egun hogoi solasa.

Espainian egin joan-jinean ikhusi ditugunak aiphatuche ditugu, bederen hemen emaitekoak.

Bethi zerbeit ahanzten baita, ez gira orhoitu erraiteaz, ostatu batean ikhusi dugula sua, supazterra, bere khe-bide eta zer guziekin, ez sukalde bazter batean, bainan erdi-erdian; hala non neguko arratsetan jendeak alde orotarik inguruan jar baititazke, zangoz suari.

Omen da tokitan oraino hola supazterra, ez izenaren arabera bazterrean, bainan erdian.

Bertze orduz anhitz lekhutan hola zen.

Hala da ere oraino arrotz herri batzutan.

Bertze ostatu batean berriz, jaun lodi bat, ederki emana, bazkaldu da guri hurbil, mahainez auzo; biranazka, launazka baikinen, mahain ttiki batzuetan.

Zenbat dembora uste duzue eman duela bere aitzineko kartan gostuko platak ezin hautatuz?.

Espanturik gabe, oren laurden on bat ba.

Batean muthilari kheinu: Errazu: zer da hau? Eta hau? Eta horcheko hori?.

Bertzean irakur, gain behera: petik gora.

Ezin bereziz, lanak.

Burua ukhundoaren gainerat emana, gogoeta egonik bolta handi bat, azkenean berezi zuen, zer har.

Gu elgarri irriz: Hazpandar zenbeit othe zen?.

Bainan laster mintzotik ezagutu ginuen; eta bertzalde, begira ere ageri zuen arogonesa zela.

Araiz orotan badire bazkari on baten egitea baitute beren eguneko lanik handiena.

Hori Saragosen dugu ikhusi.

Iruñen berriz....

Ah! zer merkhatua! Mundu bat! Gehienik begia jo daukuna izan da hango hala; haragiki, oiloki eta belharki, jateko diren zer guzientzat egina sal-erospen atherbe handi bat.

Bi estai gora, bietan jendea mukurru; eta zoin argi, distirant, eta garbi! Espainian hori; ene haur maiteak; Espainia zikhin famatu hartan! Ez haatik Saragosen; han orotarik bazela errana dugu ja egun hogoi.

Iruñen hau ere; igande bat han eman baitugu, jende anhitz elizetan, ordrerik eta ichiltasunik handienean batzu sar, bertzeak jali; meza guzietan koka ahala betheak oro.

Eta berriz hiri berean hauche, kasik ezin sinhetsizkoa.

Igande ala astelegun, goiz ala arratsalde; ala elizetan ala merkhatuan ala non nahi, emazte guziak bethi ez buru has, bai buru has; mantilla beltch, labur, arin, argalño bat buruan, Orok bardin, ez baita batere itsusi, eta onhest baita; oraiko hemengo chori ohantze ñimiñoak baino pullitago eta onhestago bi tantoz.

Iruñeko hiri guzian (bitchi ez denetz!) andre bat ikhusi dugu bakharrik chapeletan.

Aberats okhitu handi zenbeit othe zen, ala segurrago ez hango berekoa; gu bezala hura ere arrotza othe? Ez jakin.

Tontoa dela española ere askok erraiten baitute, zoazte ikhusterat.

Harritu gira han asko tokitan zer laneko moimendua den.

Edo zoin lan; buru-lan ala esku-lan.

Bainan bereziki mekanikeria zer nahi; oro elektrikaz derabiltzatela.

Españolak bethi gauza guzietan gibela direla biziki; bereziki egungo egunetan asmatu gauza eta tresna berrien eskuratzeko, bertzen ondotik dabiltzala; deusetako kasik ez dutela zainik, ez bururik, beren ohiko hatzetan tente egoiteko baizik... joan, joan ikhusterat, sinhesten ez duena, nehor bezen aitzinatuz (...).

Mandoaren burua baino gogorrago aragonesarena.

Saragosako gobernadore batek debekatu zuen arbolarik, ez hesirik moztea, ez chararik jalitzea.

Baia ba! Laborariek errotik ereman zituzten ondarrak oro.

Landarazi zituen gobernadoreak berriz anhitz arbola.

Harek landa, bertzek jali edo motz.

Beren lurretakoak, eta mendietakoak lehenik: gero Saragoseko hiri sartzeraino jinik, oro garbitzen zituzten.

Azkenean arrasta ekharri zuen gobernadore horrek: nor ere hatzemana izanen baitzen arbola bat jali edo hunkitu zuena, izanen zela hamabortz gau eta egun arbolaren tokian estekaturik, telegraphako hagak iduri pazote bat lurrean landa, eta hari.

Hitza atchiki zuen.

Anhitz holachet izan ziren hatzemanak, eta gaztigatuak.

Bainan gobernadorea garratzago, eta bertzeak beren hartan thematsuago.

Deus onik ezin egin zuen.

Demborak joan, demborak jin; arbolarik nehork ez landatu.

Beren baitharik jin nahi zatazkenak oro harrapaka jali.

Akabo Aragoniako lurra.

Han baitago geroztik errea; solas hunen hastean erran dugun bezala: buluz-gorria.

Ez dute aragones gaizoek ez arbolarik, ez suko egurrik, ez etche egiteko zurik, maian bat beharrez nehon ezin hatzeman baitzinezake.

Ez dute pazote baten geirik; ez itzalik, ez belharrik, ez urik.

Hiriak baino buluziago, larrutuago kampañak.

Hek, hain toki ederrak izanak bertze orduz!.

Ezin ichildua zen gure jaun española, solas hortarik hasiz geroz.

Utzi ginuen, zariola, eta elgarri erraiten ginuelarik: Egia dio jaun horrek.

Damurik ez dugu Lapurdin eta Bachenabarren adi arazten ahal, zer daukun erran.

Laurentchek: Zertako? - Ernestek: Ez duzu ikhusten bada nola ari daukuten Eskual-Herri guzia larrutzen, haitz, ametz eta gaztena guziak mozturik daramatzatela.

Orzaizerat edo ez dakit norat.

Khenduen ordainak bederen landa balitzate neguan!.

Biek: Dugun igor Eskualdun onerat ikhusi eta entzun duguna.

Norbeiti begiak idekiren ahal diozka agian.

Eskualdun Onak: Agian ba!. L. H. E. C.